El aleteo de la mariposa

Datuak

ICAA-k lagundutako laburmetrai dokumentala da, Tenerifeko MiradasDoc-en sortua. Zinebi 60.ean Cineclub Fas-en saria.

Tximeleta Monarka Kanada-Mexiko bidaian desbideratu egiten da eta bat-batean kanariar uharteetan agertzen da. Honen bidez, belaontzi batean bizi den familia baten istorioa ezagutzen dugu, hegalik gabe hegan egiten dute eta eskuak erabili gabe eraiki. Aldaketa baten bila dabiltzan nomadak, zerbait aurkitu asmoz baina bilatu gabe. Beraien babeslekutik leiho bat irekitzen digute beren mundura, beldurrak eta itxaropenak azaleratuz, margotutako unibertso baten barrena.