Sinopsia
Fabricando Mujeres 2.0 Al Borde Filmsek SETEM Hego Haizearentzat egindako dokumentalaren bigarren zatia da. Dokumentalak kontsumo kapitalistan dauden indarkeria matxistak jorratzen ditu. Etxeetako energia-kontsumoa, fikziozko telesailak eta telefonia mugikorraren kontsumoa bezalako eremuak aztertzen dira.
Dokumentala ikusteaz gain, fabricandomujeres.org/eu dokuweb-ean sartzera gonbidatzen zaitugu, Maitek sortzen dituen eredu alternatiboak ezagutzeko edo txiokatu #NosFabrican traolarekin kontsumitzerakoan nabaritzen dituzun indarkeria matxistak agerian uzteko.
Fitxa teknikoa
PROTAGONISTAK: Lolita Chávez, Itziar Ituño, Lucía Mbomio, Bob Pop, Anna R. Costa
NARRAZIOA: Itziar Aizpuru
GIDOIA: Al Borde films eta Setem Hego Haizea
ZUZENDARIA: Paula Iglesias eta Marta Gómez
ARGAZKIA: Gema Segura
EKOIZLE ERAGILEAK: Ana Serna
MUNTAIA: Paula Iglesias
EDIZIO LAGUNTZAILEA: Noemí Mendoza
ANIMAZIOAK: Noemí Mendoza
PRODUKZIO LAGUNTZAILEA: Tamara Iglesias
SOINU POSTPRODUKZIOA: Iosu González (Noisestudioa)
FESTIBALAK eta SARIAK
ZINEBI 62: Bertoko Begiradak